XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik, sarritan erabiltzen da kanpoko arnasketa gas-trukea aipatzeko eta arnasketa zelularretik bereizi ahal izateko.

Truke-prozesuaren eraginkortasuna desberdina da ingurune urtarrean eta airekoan, O2 eta CO2 kantitate erlatiboak aldatu egiten baitira batetik bestera.

O2 ugariagoa da airean uretan baino (hogeitabost bat aldiz); aireko ingurunean altitudearekin gutxitzen da, presio atmosferikoa jaisten denean, gas bakoitzaren kontzentrazioa ere gutxitu egiten baita.

Uretan aldaketak tenperatura (gas-trukea gutxitu egiten da tenperatura jaisterakoan) eta gazitasun (ugariagoa da ur gezatan gazitan baino) aldaketei zor zaizkie.

Horregatik organismo urtarrek ur-bolumen handiak mugitu behar izaten dituzte eta hain zuzen, ura azalera handiek ukitu behar dute, brankiek edo gorputzaren azalak berak adibidez.

Animalia lurtarretan, O2 esfortzu txikiagoarekin hartzen da airetik; airea trakeak bezalako hodi-sistema batetik eramaten da, birikak bezalako barrunbeekin lotzen diren hodietatik, edo gorputzaren azaletik zenbait kasutan fina izan eta bustita mantentzen den horietan.

Hala ere, gehienetan trukerako azalak gorputzaren barruan gelditzen dira haien artetik ura gal dadin saihesteko.

C02 berdintsua da uretan nahiz airean, nahiz eta ingurune urtarrak berehalakoan ioiak eratzera pasatzen den CO2 kantitate handiak gordetzen dituen.

Gas-trukea

Kasu gehienetan bi prozesu-mota bereizi behar dira: gas-trukea bera eta aireztapen-mekanismoa.

Gas-trukean zeluletara iritsi behar duen oxigenoa hartzen da, eta haietatik datorren karbono dioxidoa kanporatzea da.

Truke hori difusioz egiten da beti mintz baten azalean.

Mintzaren alde batek kanpoko ingurunea ukitzen du, eta bestea organismoaren barnealdera jarrita dago.

Azalak bustita egon behar du gasak disolba daitezen eta difusioa egin ahal izan dezaten, eta trukerako fluidoa (airea edo ura) ukitu behar du; horretarako fluido hori mugiaraziko duten aireztapen-mekanismoak behar izaten dira.

glukosa, energia, trukerako azala

Gas-trukea eta arnasketa zelularra

Trukerako azalak animalien arnas aparatuen zati dira, hala deituak arnasketa zelula bakoitzaren barnean gertatzen den prozesu kataboliko bat izan arren.